3.4.1. Nafarroako Foru Komunitatea
Nafarroan, oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileen ratioak partzialki lotuta daude zerbitzu horien finantzaketarekin. Zerbitzuak, aurrerago aipatzen den bezala, udalek eta Foru Komunitateko Gobernuak elkarrekin finantzatzen dituzte.
Horri dagokionez, erkidegoko Gobernuak jartzen duen finantzaketaren tarte finkoa lurralde bakoitzean nahitaezko lau programak garatzeko beharrezkoak diren oinarrizko osasun laguntzako lanbide arteko lantaldeen bitartez finkatzen da. Hurrengo taulan ikus daitekeen bezala, ezarrita dago ezen, esate baterako, 5.000 eta 7.000 biztanle bitarte dituen udal batek gutxienez ere 1,5 gizarte langile, administrari 1, 2,5 familia langile eta gizarte hezitzaile bat eduki behar dituela (programen arabera: 1,5 gizarte langile eta administrari bat harrera-programarako; 0,5 gizarte langile eta 2,5 familia langile nor bere buruaz baliatzeko programarako; 0,5 gizarte hezitzaile haurren programarako, eta 0,5 gizarte hezitzaile gizarteratze programarako).
19. taula.
Nafarroa. Oinarrizko osasun laguntzako Lanbide arteko gutxieneko lantaldeak, populazio tarteen araberako programetan
Harrera |
Autonomia pertsonala eta mendetasunerako arreta |
Haurrak |
Sartzea |
Guztira |
|
< 5.000 bizt. |
0,75 gl. |
0,25 gl. |
0,25 gh. |
0,25 gh. |
1 gl. |
5.000 eta 7.500 biztanle bitarte. |
1 gl. |
0,5 gl. |
0,5 gh. |
0,5 gh. |
1,5 gl. |
7.500 eta 10.000 biztanle bitarte. |
1 gl. |
0,5 gl. |
0,25 gl. |
0,25 gl. |
2 gl. |
10.000 eta 15.000 biztanle bitarte. |
1,25 gl. |
0,75 gl. 3,5 fl. |
0,25 gl. 0,75 gh. |
0,25 gl. |
2,5 gl. |
15.000 eta 20.000 biztanle bitarte. |
1,5 gl. |
1 gl. |
0,5 gl. |
0,5 gl. |
3,5 gl. |
20.000 eta 30.000 biztanle bitarte. |
1,5 gl. |
1 gl. |
0,75 gl. |
0,75 gl. |
4 gl. |
30.000 biztanletik gora |
2 gl. |
1 gl. |
0,5 gl. |
0,5 gl. |
(4 gl. |
Profesionalak: gl= gizarte langilea; adm=administraria; fl= familia langilea; gh=gizarte hezitzailea.
3.4.2. Katalunia
Zerbitzu gehienetan, gizarte zerbitzuen zorroak ezartzen du “zerbitzua eman ahal izateko behar adina profesional edukiko direla, kopuruari eta profilari erreparatuta”. Batzuetan, ordea, zerbitzu horiek eman behar dituzten langileen ratioak eta kualifikazioa ere ezartzen dira.
-Gizarte arretaren oinarrizko zerbitzuari dagokionez –“pertsonen gizarte ongizatea hobetzeko eta integrazioa errazteko ekintza profesionalen multzo antolatu eta koordinatua, lantalde teknikoen bitartezkoa”–, hiru gizarte langileren eta bi gizarte hezitzaileen ratioa ezartzen da 15.000 biztanle bakoitzeko.
-Honako hauek dira zentro irekiaren zerbitzurako Zorroari buruzko Dekretuak ezartzen dituen langile-ratioak: zuzendari koordinatzaile 1, 0,2tik gorako ratioa: 2 gizarte hezitzaile edo gizarte hezitzaile bat eta gizarte integratzaile bat 20 erabiltzaile bakoitzeko. Aisiarako begiraleak eduki daitezke berariaz jostetakoak eta laguntzakoak diren jardueretarako.
Kataluniako Generalitatearen gizarte zerbitzuetako maparen datuek erakusten dute ezen 2014an langile-ratioak, batez beste, lurralde osorako, legean ezarritakoaz behera daudela doi-doi, eta 2,88 gizarte langile eta 1,78 gizarte hezitzaile daudela 15.000 biztanle bakoitzeko.
3.4.3. Galizia
Martxoaren 16ko 99/2012 Dekretuak, gizarte zerbitzu komunitarioen edukiaren eta funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak finkatzeaz edo arautzeaz gainera, haien langile-zuzkidurarako irizpideak ezartzen ditu, eta gizarte zerbitzu komunitarioen eta Galiziako gizarte zerbitzuen sistemaren gainerakoaren arteko koordinazio operatibo egokirako oinarriak ezartzen ditu. Sistemarako sarbide unibertsal eta doakorako bermea eraginkor egite aldera, eta zerbitzu profesionalak lurralde osoan emateari begira, dekretuak ezartzen du nahitaezkoa dela gizarte zerbitzu komunitario guztietan pertsona eta talde guztien eta erkidegoaren gizarte ongizatearen arloko balioespen, orientazio eta informazio programa garatzea, eta erabiltzaileei erreferentziako profesional bat esleitzea; gizarte langile bat, hain zuzen.
Zerbitzu horiek emateko beharrezkoa den langile-zuzkidura zedarritze aldera, dekretuak lehenbizi oinarrizko gizarte zerbitzu komunitarioetako lantalde tekniko edo “jarduketa unitate” motak definitzen ditu. Hartara, jarduten duten eremu sozialaren eta udalaren arabera, honako lantalde profesional motak definitzen dira:
a)Gizarte laneko unitateak (UTS).
b)Gizarte laneko eta heziketako unitateak (UTES).
c)Esku-hartze sozialerako diziplina arteko unitateak (UNIS).
Oro har, honako hauek dira gutxieneko zuzkidurarako aplikatuko diren irizpideak:
-Gizarte laneko unitateetan (UTS), gizarte langile bat badagoela bermatuko da.
-Gizarte laneko eta heziketako unitateetan (UTES) gizarte laneko eta gizarte heziketako titulua duten pertsonak arituko dira.
-Esku-hartze sozialerako diziplina arteko unitateetan (UNIS), bermatuko da, gainera, goi mailako titulua edo Psikologiako, Soziologiako edo gizarte zerbitzu komunitarioetan garatutako programekin lotutako gaietan unibertsitate-gradua duen pertsona bat egotea, gutxienez.
Gizarte zerbitzuen mapa eta plan estrategikoa onesten eta argitaratzen ez diren bitartean, oinarrizko gizarte zerbitzu komunitarioetako giza baliabideen zuzkidurarako erreferentzia gisa ezartzen da 99/2012 Dekretuko I. eta II. eranskinetan ezarritako plangintza, abiapuntutzat hartuta udaletako eremu sozial moten araberako sailkapena eta udal eta eremu mota bakoitzerako lantalde teknikoen edo jarduketa-unitateen definizioa. Eranskin horiei dagokienez, oinarrizko gizarte zerbitzu komunitarioen jarduketa-unitateen zuzkidura ez da bera eremu mota desberdinetan (ikus lurralde-antolaketari buruzko atala, dauden arlo mota desberdinei buruzko azalpen xeheagoa izateko). Hiri-eremuetan, oro har, 8.000 biztanle bakoitzeko teknikari bateko ratioa aplikatuko da; erdi-hiriko eremuetan edo metropoli eremuetan, berriz, gutxieneko zuzkidura unitate ereduaren eta populazio-tarteen araberakoa izango da.
20. taula
Galiziako erdi-hiriko eremuetako eta metropoli eremuetako profesionalen zuzkidura
Biztanle |
Unitate eredua |
Gizarte |
Hezitzaileak |
Psikologoak/soziologoak edo goi mailako tituludun egokiak |
Admin. |
20.000-40.000 |
UNIS, hirikoa, errefortzuarekin |
3-5 |
2-3 |
1 |
2-3 |
15.000-25.000 |
UNIS, hirikoa |
2-3 |
1-2 |
1 |
1-2 |
10.000-15.000 |
UTES |
2 |
1 |
* |
1 |
10.000 baino gutxiago |
UTS |
1-2 |
** |
* |
0-0,5 |
*Arloko multzoaren populazioaren arabera finkatuko da.
**Udal mugakideekiko baterako kudeaketa bilatuko da.
Landa eremuetako eta dispertsio handiko eremuetako udalentzat ere gutxieneko zuzkidura batzuk ezartzen dira; oro har, figura profesional berak jasotzen dira.
21. taula
Galiziako landa eremuetako profesionalen zuzkidura
Biztanle |
Unitate eredua |
Gizarte |
Hezitzaileak |
Psikologoak/soziologoak edo goi mailako tituludun egokiak |
Admin. |
12.000-20.000 |
UNIS, landa |
2-3 |
1-2 |
1 |
1-2 |
5.000-12.000 |
UTES |
1-2 |
1 |
* |
1 |
5.000 baino gutxiago |
UTS |
1-2 |
** |
* |
0-0,5 |
*Arloko multzoaren populazioaren arabera finkatuko da.
**Eremuarekin lotutako hezitzaileen laguntza izango dute.
22. taula
Galiziako dispertsio handiko landa eremuetako profesionalen zuzkidura
Biztanle |
Unitate eredua |
Gizarte |
Hezitzaileak |
Psikologoak/soziologoak edo goi mailako tituludun egokiak |
Admin. |
2.000-5.000 |
UTS |
1-2 |
** |
* |
0-0,5 |
2.000 baino gutxiago |
Gizarte langile baten presentzia erregularra bermatuko da. Udalen arteko lankidetzarako molde malguak bultzatuko dira, profesionalak eta programak parteka ditzaten. |
||||
Oro har, udalen arteko lankidetarako molde malguak bultzatuko dira, profesionalak eta programak partekatzeko; horretarako, zuzkidurak sendotuko dira gizarte zerbitzuen lurralde-eskaintzan gerta daitezkeen desorekak konpentsatzeko. |
*Arloko multzoaren populazioaren arabera finkatuko da.
**Eremuarekin lotutako hezitzaileen laguntza izango dute.
Dekretuak, etxez etxeko laguntza zerbitzuen finantzaketarako irizpideak ezartzerakoan, estaldura-ratio batzuk ezartzen ditu, udalaren tamainaren arabera finkatzen direnak: dispertsio handiko landa eremuetan 75 biztanle bakoitzeko bizikidetasun unitate artatu batetik hasi eta 30.000 biztanletik gorako eremuetan 500 biztanle bakoitzeko bizikidetasun unitate artatu batera bitarte.
3.4.4. Gaztela eta Leon
Gizarte Zerbitzuei buruzko 16/2010 Legeak aurreikusten du erregelamendu bidez garatuko direla CEAS deitutakoen lantaldeetako langile-osaera; oraingoz, ordea, garapen hori ez da egin. Bere aldetik, gizarte zerbitzuen katalogoak ez du gutxieneko intentsitaterik jasotzen zentro horiek eskaintzen dituzten prestazioetarako, salbu eta etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kasuan, non ez baita langile-ratiorik ezartzen, baizik eta ordutegi-intentsitate gutxieneko jakin batzuk, bai mendetasun egoeran dauden pertsonentzat, non funtsezko prestaziotzat jotzen baita, etxez etxeko laguntza zerbitzuen araudian ezarritako irizpideei jarraituz, bai gainerako kasuetan ere, non aukerako prestazio bat bai baita.
3.4.5. Gaztela-Mantxa
14/2010 Legea ez denez garatu, eta, zehazkiago, ez plana, ez mapa, ez eta gizarte zerbitzuen katalogoa ere egin ez direnez, ez dago oinarrizko laguntzako zerbitzuetarako gutxieneko zuzkidura edo ratiorik, Mendetasunaren Arretarako Sistema Nazionalean etxez etxeko laguntza zerbitzuetarako, esate baterako, ezartzen diren gutxieneko intentsitateez harantzago.